Abenduaren 12an, domekan, ermitaz ermita mendi irteerei jarraipena eman genien. Hamahiru berbalagun elkartu ginen gure Txorierriko bazterrak eta historia ezagutzeko. Lubakiak, Napoleon-en garaiko harresi bat eta triku-harriak bisitatu genituen eta, horrez gain, naturaz gozatu. Harrigarria da Txorierrin daukagun altxorra, halako biderik, baso eta bistak. Eskertzekoak.
Udazkeneko koloreak, berdea, horia, gorria, marroia, denek ongi etorria eman ziguten. Kolore bakoitzak pasaiaren trazoak zuzenki gugana bidali zizkiguten eta koadroan bertan protagonista izateko baimena emanez, kolore bihurtu ginen, gero tanta, arbola, zuhaixka, zerua, ura, bidea, kemena, indarra…!
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).