Hilero bezala, pasa den domekan Txorierritik ermita-ermitaz ibili ginen. Oraingoan Deriotik Sondikara, 25 berbalagun , txikerrak, gazteak, nagusiagoak, denetarik elkartu ginen. Nahiz eta ibilbidea oso luzea izan, umeek oso ondo aguantatu zuten. Alde batetik lokatzetik plisti-plasta, bestetik basoko altxorren bila.
Eguraldia izan zen geure gidaria, eguzkia jagole, naturako koloreen artean bidea denontzako errazago.
Lezamako treneko ibilbidetik ibili ginen, tunel batera heldu arte. Han sartuta, bakoitza bere ametsetan galdu zen, amaiera gabeko ametsetan… Umeek mamuak ikusi zituzten eta hori ez da hain erraza, nik oraindik ez dut mamurik ikusi, mamiko mamuak baino ez ditut ezagutzen.
Behin Sondikan, taberna batean zerbait hartu genuen eta aipatu beharrekoa da, Goiok eta Gurutzek izandako detailea, eskerrik asko! Ordu horretan inoiz baino hobeto sartu zitzaigun urdaiazpikoa, txorizoa, gazta eta ogia. Hurrengorako nik behintzat, ardoa eroango dut!
Anima zaitezte, geure bazterrak ezagutzea merezi du eta are gehiago primerako pertsonekin baldin bazoaz! Eskerrik asko danori!
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).