Maskara ikastaroa martxan!

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2011ko ots. 23a, 00:00

Barikuan maskara ikastaroari hasiera eman genion. Eguraldi ona egin zuen eta eskerrak! Larrabarriko giltzak ez zuen funtzionatzen eta. Kalean, irudimena lantzen,begiak itxita,epeltxu eta igeltsua aurpegian, bazirudien lasai terapian geundela...baten bat lotan gelditu ere! Umeak poz-pozik euren mundutik hegan, pirata, futbolariak eta animaliak izatera animatu ziren. Nagusiek berriz, maskara Venezianoekin amets egin zuten. Eskerrik asko Rita, artista bat zara!