Domekan ermitaz ermita ibilbidea zela eta, Sondikan lotu ginen. Azkeneko momentuan gure betiko gidariak ezin izan zuenez etorri, ibilbidea asmatzea tokatu zitzaigun. Geltokitik Olara, Sangronizen labea ikusi eta handik Artxandara.
Argazki politak atera genituen.
Itzuli baino lehen, taberna batean atseden hartu genuen. Etxeko ardoa eta txakolina ezin hobe! Goiok eta Gurutzek, oraingoan be, txorizoa, pernile eta saltxitxoia ekarri zuten. Sabela beteta eta erdi lotan, bakoitza bere etxera.