Datorren martxoaren 18an, Gurea Aretoan, euskara kiroltasunez deitutako hitzaldia antolatu dugu. Gaizka Garitano, Haritz Gallastegi, Miguel Madariaga, Igor Gonzalez de Galdeano eta Pello Bilbao, egongo dira gure artean.
Kirolariei, zeuek gura dituzuen galderak egiteko aukera edukiko duzue eta gainera, euskararen egoera kiroletan aztertuko dugu.
Anima zaitez eta parte hartu.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).