Euskal Museoa

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2011ko api. 14a, 00:00

Martitzenean berbalagun talde bat Bilboko Euskal Museora joan ginen bisita gidatu batera. Heldu eta harrera ezin hobea eduki genuen, gidak, umore onez, museoko bazterretatik eraman gintuen. Ikusi genuen lehenengo gauza Mikeldi izan zen lorategian atseden hartzen, zezenaz edota txerriz mozorrotuta, batek jakin! Oinetako zirkuluetan ilargi eta eguzkiaren aurpegia elkarrekin orekan. Gure irudi mitologiko honetan euskaldunok Ama Lurrari betidanik egindako gurtza ikus dezakegu. Gertu, indartsu, mugiezinik, gu laguntzeko prest. Bizkaiko armarriak ere aipatzekoak dira. Horiek bai ederrak! Harria eskuz landuta, geure antzinako artea. Goiko pisuan arrantzaleen istoriotik paseotxoa hartu genuen, gure izaera hain ondo irudikatzen duena… posible ote da euskaldunen arima itsasotik banatzea? Euskaldunok euskaldun izan garenetik, itsasoari lotuta egon gara, gure barnea kresalez jorratu dugu eta horrek askatasuna aldarrikatzera bultzatu gaitu. Betidanik izan gara trebeak eta indartsuak, eta horrela jarraitzea merezi du, hau da, gurea dena aldarrikatzen. Amaitzeko, Bizkaiko maketa ikusi genuen, herri guztietatik bisita bat eginez. Denok ados, geure herriaren aberastasunez bete ginen, menditik itsasora eta itsasotik mendira pauso baten. Gure kabuz artzainen gunetik ibili ginen, ardiekin mendietatik. Lurra eta ura gara, euskaldunok naturarekin bat!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).