Berbalagun aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2011ko ira. 6a, 00:00
Kaixo lagun: Eskararen alde zer edo zer egin nahi duzu? Euskara hobetu nahi duzu? Beste batzuei lagundu? Berbalagun programa honek hori betetzeko aukera paregabea eskaintzen dizu. Padelean jokatu, informatika ikasi, txirringan ibili koadrilan, landareak ezagutu eta euren erabilera ikasi, berbaldiak eman edota entzun, eta gainera, euskaraz eta euskarari arnasa ematen; hori eta beste gauza asko duzu Berbalagun. Hartu denbora zeuretzat eta, bide batez, eman aukera besteei. Ondo pasatu, lagunak egin, ikasi, jolastu, ... Pagotxa? Mauka? Txolloa? Ez. Berbalagun duzu! Zeure parte hartzea, zeure burua eta zeure herria lantzea da. Eman izena, eta hobeto egongo gara denok. Galdu lotsa behingoz! Zer da Berbalagun? Euskaraz berba ondo egiten dutenak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jartzen dituen proiektua da. EUSKALDUNA ZARA? Asko dira gure inguruan euskara ikasten ari direnak, baina ez daukate norekin berba egin. Euskaraz egin gura duen horri laguntzeko prest? Hona hemen zure aukera, BERBALAGUNA. - Nahikoa da astean ordu bete libre izatea. - Euskaraz berba egin gura duen batekin edo birekin elkartuko zaitugu eta zuek erabakiko duzue non, noiz eta zertarako bildu: kafetxoren bat hartzeko, ibiltzera joateko, zer edo zer ikasteko, jolasteko, ... - Helburua euskaraz berba egitea da, ez dira klaseak. Eman egizu izena Berbalagunen .... EUSKARA IKASTEN ARI(TU) ZARA? Euskara ikasten ari (edota aritu) zara? Baduzu norekin berba egin? Ez? Berba egitea kostatzen zaizu? Hona hemen zure aukera, BERBALAGUNA. - Nahikoa da astean ordu bete libre izatea. - Euskaraz ondo dakien norbaitekin elkartuko zaitugu. - Zuk erabakiko duzu non, noiz eta zertarako bilduko zaren: kafetxo bat hartzeko, ibiltzera joateko, zer edo zer ikasteko, jolasteko, ... - Helburua euskaraz berba egitea da, ez dira klaseak. Eman ezazu izena Berbalagunen ...... Anima zaitez eta parte hartu! INFORMAZIO GEHIAGO: Telf: 635.75.35.95 e-mail: txorierri.berbalaguna@gmail.com

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).