Antonio Lopez

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2011ko aza. 2a, 00:00

Ostegunean berbalagun talde bat, Arte Ederreko museora joan ginen Antonio Lópezen obra ikustera. Hiperrealismo mundu horretatik bueltatzerakoan, bizitzaren detaile txiki bakoitzak bere garrantzia duela konturatu ginen, eta horizonteak gugan sortzen duen banaketak bizitza modu batera ala bestera har dezakegula argi uzten digu: goian-behean, argi-ilun, zabal-sakon,… Artista honen munduan boga-boga, geure barrukoarekin bat egitea ezinbestekoa da. Zergatik? Horrela izanda, geure mundu propioa izan ahal dugulako: ametsak, koloreak, ikuspuntuak, begiradak, … Eta hori dena gure bizitzako lorategian gorde, lasai, konfiantzaz, guretzat. Bestea, egunerokoa, kalean daukagu gure zain. Betiko basati gisa, gu harrapatzeko prest! Antoniok, margotzean, ez pentsatzea lortu egin du, baina bai sentitzea! Sentitu ahal duzue pentsatu barik, ala alderantziz, pentsatu ahal duzue sentitu barik? Ez badakizue, egizue froga. Koloreak zeuenganatu, pintzela oihalaren kontra laztandu, usaindu, entzun… hasieran pentsatzen jarraituko duzue, hori argi dago; baina denboraz, barnekoa trazuetan nabigatzera ateratzea lortzen baduzue, apur bat artista izango zarete!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).