Informatika tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2011ko abe. 17a, 00:00

Euskaldunok bizkorrak gara oso: gutxienez bi hizkuntza dakizkigu, lagun hurkoa errespetatu egiten dugu, ia edozein egoetara moldatzen gara, askok euskara bera ikasi behar izan dugu edo genekiena hobetu eta baliabide urrirekin gauza handiak egiteko gai gara, adibidez berbalagun taldeak antolatu geure hizkuntza maila hobetzeko. Eta orain ordenagailu bidezko ikastaroak egin behar ote ditugu? Ez! Ikastaro hauek gure jakituria hobetzeko baino ez dira; eta, horrela, gure senitarteei edo gure lagunei argazkiz egindako aurkezpenak egiten ikasiko dugu, edo gure arbasoen berri emango diegu. Hau da, mundu zoragarri bat ezagutuko dugu, eta bera erabiltzen ikasiko dugu. Ez hutsik egin. ZATOZ ETA GOZATU! · NOIZ: Abenduaren 26an, 18:00etan. Nola jarraitu "arbasoen" pista interneten? (Zuhaitz genealogikoa edo dena delakoa). Oso interesgarria, beraz, zure jatorria ezagutzeko. Abenduaren 27an, 18:00etan. Ordenagailu bidezko aurkezpenak egiteko ikastaroa (Oinarrizko kartelak, powerpointak, …) · NON: Derioko Kultur Birikan. Etortzeko asmoa baldin badaukazue, mesedez, izena eman 23a baino lehen. Ordenagailu eramangarria badaukazu, ekar ezazu mesedez.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).