Berba lorea denean, fruitua berbalaguna.

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2012ko ots. 21a, 00:00

Euskarak indarrez iraun du beti, tente, burua gora, zeruari begira. Gure oinarria beti izan da sendoa, euskaldunok gure hizkuntzaren zapalkuntzaren aurrean, sustraietatik eutsita harro mantendu dugulako geure burua. Haizerik bortitzena, eguzkirik kiskalgarriena, euri-zaparradarik sakonena, hori guztia, ongarria baino ez da izan guretzat; atzera begiratzean egindako bideari hasiera ezin ikusi! Horretan datza fruiturik goxoena, lan eta nekez lortzen dena. Hazia zaindu eta babesten denean, maitasunez eta ilusioz ureztatzen dugu garapena. Modu honetan, oinarria finkatzen da eta enborrak, hau da, gure hizkuntzak lorez beteko gaitu. Inausketa beharrezkoa da zuhaitzen garapen osasuntsuarentzat. Artaziek garbiketa handia egiten badute, lehenengo urtean fruitu gutxi jasoko dugu, baina bigarrenean otarra beteko dugu. Fruitu handienak, politenak eta goxoenak gureak izango dira. Berbalagunen parte hartzen dutenak ere dira beharrezkoak gure kultura bizirik mantentzeko, gaurko lorea bihar fruitua izateko! Eskerrik asko Goiko inausketaren alde ona erakusteagatik, eskerrik asko Lekue kutsatu gabeko lurretan sinesteagatik, eskerrik asko Jose Angel Txorierriko aberastasunak hurbiltzeagatik, eskerrik asko berbalagun euskaldun zahar guztiei hazia zaintzeagatik, eskerrik asko hazi berrioi geure bihotza ilusioz betetzeagatik!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).