Anselmoren obratik buelta

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2012ko ots. 27a, 00:00

Otsailaren 23an berbalagunok Anselmo Ginearen obra ikusi eta ezagutzera joan ginen Bilboko arte ederreko museora. Anselmok txikitatik eduki zuen gustuko marrazketa, batez ere, irudian galdu eta marren bidez bere aurrean eraikita zegoena paper batean berak eraikitzea. Eskuz egindako argazkiak bai dira ederrak! Ibilbide luzea gure lagunarena, Madrilen hasi, Italian eta Frantzian jarraitu, Euskal Herrira berriro itzultzeko. Bere obra ezagutu izan zituen lekuen influentziaz margotuta dago. Euskal Herriari buruzko margoek, nahiz eta oinarri historiko handirik ez eduki, gure antzinako paisaia zein zen jakiteko balio dute. Italian, berriz, bere lana hango ohitura eta iluntasunarekin nahasten du, eta emaitza ezin hobea lortu zuen, pertsonaiei bizitza ematea alegia. Frantzian, puntillismoaren modari jarraitu zion, baina puntuak baino marratxoak erabiliz. Gure margolaria trebea zenez oso, Frantziako korrontea lehen ikasitako teknikaz josi zuen; horrela, bere mozorro propioa lortu zuen, obrari nortasuna emanez.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).