Klik. Irudia betirako gordeta, orekan, ez orekan, arauak apurtzea dugu aukera. Kolorea uneari lotuta, irudia gomutetan, gorri, berde eta grisa, gaurko kaleetan. Kalearen zurrumurrua marrari dagokio eta gu une zehatz horretako partaide gisa betiko ametsa gara. Argazkiari begira itzuliko gara, hainbat bidetan helburu bakar bat, betirako iraungo duen ametsarena. Euskara geure bihotzetan argazkilari hoberena, berriz ikusiko dugu bere arima Bilboko eraikinetan, espaloietan, balkoietan, keinuetan… argazkia atera, egizu euskaraz! Argazkia atera, ametsa izan!