Kanta afaria

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2013ko ots. 13a, 00:00

Musika. Euskal musika. Gure kantak, gure jatorria. Giro ona berbalagunon afarian, eta nota bat gure bihotzetan. Elkartasuna doinuetan. Indarra, alaitasuna eta ilusioa oparitu zizkigun gure hizkuntzak. Euskara geurea da, baita Euskal Herria. Denon artean altxa dezagun, atzo kantetan, gaur etxean eta bihar beharrean. Bizirik irauteko sua piztuta, zaintzea da gure zorra. Eskerrik asko partaide guztioi, eskerrik asko Taberna Ibiltariari; horrela erreza baita gure hizkuntza suspertzea.