Nestor Basterretxearen obratik bueltan.

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2013ko api. 17a, 00:00
Apirilaren 11n berbalagunok Nestor Basterretxearen obra ikustera eta ezagutzera joan ginen Bilboko Arte Ederreko museora eta 24an berriro joango gara. Obretatik buelta bat eman genuen, baina ez gu bakarrik, arte jakitun batek zuzenduta baizik. Honek euskara jatorrean, artistaren gorabeherak eta artista honen garaiko Euskal Herriko istorioa eta teknikak azaldu zizkigun; eta ,horrela, ikusitakoa hobeto ulertzeko tresnak jaso genituen. Nestorrek eskulturaz aparte hainbat genero landu zituen: marrazkia, margoa, kartelak, logotipoak, arkitektura, altzarigintza…. Hau da, obra itzela utzi digu Nestorrek eta ikusteak merezi du. Beraz, oraindik ikusi barik badaukazue eta euskal artistaren obratik buelta emateko grina badaukazue, aukera dago bisita gidatuan parte hartzeko! Bitartean, eskerrik asko joandako eguenean, gurekin etorri ziren berbalagun guztiei!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).