Astroen behaketa

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2014ko mai. 3a, 00:00
MAIATZAREN 8an, ostegunez, eguzki sistemako zenbait planeta TELESKOPIOZ behatzeko saioa antolatu dugu. Jon Legarreta fisikari doktore derioztarrak gidatuko du ekitaldia, EHUko irakasle eta Zientzia Planetarioak ikerketa-taldearen kide dena. Etxean prismatikoak edukiz gero, ez ahaztu saiora ekartzen. Bestalde, teleskopiorik badaukazue, ekarri falta barik, jakina!. Eta etxeko lanak jartzen jarraituta: ordenagailu eramangarriak dauzkazuenok, instalatu Stellarium (http://www.stellarium.org) edo Celestia (http://sourceforge.net/projects/celestia) programak, eta ekarri ordenagailuak, oso lagungarriak izango zaizkigu-eta, behatzen dugun guztia bere testuinguruan kokatzen (adibidez, zergatik ematen du planeta guztiak ia-ia lerro beretik igarotzen direla?). Gure jakinminak eta indarrak piztuta mantentzeko, txokolatada antolatu dugu saioak dirauen bitartean. Eta eguraldi txarragatik saioa bertan behera utzi beharko bagenu, astelehenean, maiatzak 12, saiatuko ginateke berriz, ordu eta leku berean; beraz, utzi libre egun hori zuen agendetan. NOIZ: 20:30etatik aurrera. NON: DERION, Kultur Birikaren atzealdean dagoen aparkalekuan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).