Bertokokook itzel ondo pasa gendun Iparraldean apirilaren 21etik 22ra.
Lagatzuk eta Arroetak alkarregaz antolatutako asteburupasara gustura asko joan gintzezan eta oraindino pozago etorri.
Lagun talde ederra (80 ingiru), eguraldi itzela eta giroa hobeagoa ezin; zer gehiago eskatu lei?
Zapatuko afal ostetik hasita, jo eta jo ibili gintzezan lotu barik: Heletan, Saran, Larrunerako trenean, Larrun puntan, ...
Mundu guztia kantetan eta jantzan imini gendun!
Eta astelehenean abotsa urrututa eta agujetak kendu ezinik egon arren, merezidu izan zeuen.
Datorren urtean be joango gara, seguru!
ARGAZKIAK: Josu Mentxaka eta Oihane Ziordia
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).