KEPA JUNKERARI ELKARRIZKETA AIKORREN

Erabiltzailearen aurpegia Bertoko 2008ko urr. 28a, 00:00
Aikorreko Gaizka Eguzkiza kazetariak elkarrizketa egin dio Kepa Junkera trikitilariari. Elkarrizketa paperezko hurrengo edizioan argitaratuko da laster baten eta dagoeneko irakurgai dago www.aikor.com –en. Osorik irakurtzeko sakatu hemen. KRITIKA ARGIA ALDIZKARIAN Bestalde, Argia astekariaren 2.155.alean Junkeraren disko berriari egindako kritika irakur daiteke Gure etxea Iberian ote den deituriko artikuluan. Hauxe ipintzen du Argian: Azken egunetan leku guztietan izan dugu Kepa Junkeraren Etxea diskoaren berri; telebistan, irratian, prentsan. Hainbat erdal kantarik euskal kantu herrikoiak abestu dituzte lan horretan. Albisteak askori poz txikia eragingo zien, baina Gorka Bereziartua ARGIAko kazetariari kezka sortu dio eta iritzi artikulua idatzi du aldizkarian. Hemen aurrerapen bat: "Boladan dagoen joera da, Euskal Herriko euskaldun-erdaldunek kontsumi dezaketen produktua izateaz gain, penintsula osoan ere sal daitekeelako, musikari ezagun horiek gaztelaniaren kulturaren zentrotik egiten duten trakzioa baliatuz (...) Grabitatea da arazoa: gorputz baten masak txikiagoengan eragiten duen erakarpena. Gaztelaniaren kultur industriak euskararena erakartzen du, indarka batzuetan, balakuz bestetan". (ARGIA, 2.155 zenbakia, 2008-10-19) ITURRIA: www.argia.com

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).