Korrika 16ri ONDO ETORRI!!!

Erabiltzailearen aurpegia Bertoko 2009ko mar. 11a, 00:00
(Argazkia handiago ikusteko sakatu gainean)
Pasa dan barikuan,martiaren 6an, Korrika 16ren aurkezpena egin zan Txorierri mailan. Ekitaldia Derioko Gurea aretoan (zinean) egin zan iluntzeko 20:00etan eta Bertokokook bertan parte hartu gendun.
Aurtengo Korrikari ONGI ETORRI beroa egiteko, ekitaldi erdian taula ganera igon eta "Aitorren hizkuntza zaharra" eta "Mendian gora" kantak abestu genduzan publikoaren laguntzaz. (Goiko argazkiak horreek kantak abesten gagoz). Ekitaldiaren ostean, luntx gozo-gozoa jan gendun danok.
Korrika 16, Txorierritik apirilaren 4an pasatuko da, zapatu goizean (10:00ak aldera). Adi ibili kartelei eta PARTE HARTU!!
ONDO ETORRI KORRIKA!!!!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).