Gabonetako bazkaria(1): A zelako giroa!

A zelako giroa euki genduan pasa dan zapatuan! Goizean irrintzi ikastaroa egin genduan gure lokalean Amaia Garcia bermeotarraren eskutik. MUNDIAL AMAIA! BIKAIN! Primeran pasau genduan! Irrintzien teknikaren oinarria ikasi genduan, baten bat botatera be ausartu ginan eta irrintziak Bizkaian “zantzoak” deitzen dirala ikasi genduan, beraz, gu “zantzolariak” izango gara, ezta Amaia? Zita garrantzitsu bat be apuntau genduan gure agendetan: ihauterietako domeka iluntzean, danok Gernikara irrintziak/zantzoak botatera! (Goiko argazkian gagoz, ikastaroan parte hartu genduanetako batzuk. Amaia eskumakoa da). Batzuk ikastaroan egozan artean, besteak eguerdiko bazkaria prestaten egozan Goitioltzako txokoan bertan. Indabak egosi, mahaiak kokatu eta prestau, ... Ene zenbat buruko min! Dana prest itxi eta Lezamara! Eguerdiko 13:00etarako danok joan ginan Lezamako frontoi aurrera. Bertatik hasita, Lezamako tabernetatik ibili ginan jo eta jo! Kanta eta tragu! Giro itzelean! Herritarrak be gu ikusita, harrituta etorten ziran “zer ospatzen dozue, ba?” Hemen argazki batzuk. (Argazki gainean klikatu handiago ikusteko)

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).