Trikitixa egunak

Bizkaiko Trikitixa Elkarteak Bizkaiko Trikitilari eguna antolatu du. Topaketa maiatzaren 23an izango da Getxon. Hauxe egun horretarako antolatutako egitaraua:
-12:00etan trikitilariak eta eskolak Getxora heldu eta auzoetatik kalejirak hasi. -14:30etan trikitilari eta eskolen topaketa Algortako Tellagorri plazan. -15:00etan bazkaria Algortako Zabala Eskolan. -17:30etan erromeria Triki ta ke taldearekin Algortako Tellagorri plazan
Informazio gehiago: www.bizkaikotrikitixaelkartea.com bizkaia@trikitixa.net 665 716 390 EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA EGUNA
Bestalde, EHko Trikitixa elkarteak argitaratzen duen “Altza porru!” boletinari esker jakin dugu, udazkenean Euskal Herriko Trikitixa eguna ospatuko dela Durango-Iurreta inguruan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).