IX. Nazioarteko Trikitixa jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Bertoko

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak (EHTE) aurten be Nazioarteko Trikitixa Jaialdia antolatu dau. Saio bi egongo dira, bata Tolosan eta bestea Areetan (Getxon). Ez egizue aukera galdu! Non: TOLOSAKO Leidor antzokian Noiz: Azaroaren 5ean, ostirala, 22:00tan Non: AREETAKO Andres Isasi musika eskolan (Getxo) Noiz: Azaroaren 6ean, larunbata, 19:00tan Bertan izango dira:
- AURKEZLEAK: Mikel Martinez eta Patxo Telleria - ITALIAtik etorritako Filippo Gambetta eta Claudio de Angeli (soinu diatonikoa eta gitarra akustikoa) - BRETAINIAko Imosima taldea (soinu diatonikoa, gitarra eta kontrabaxua) - KATALUNIAko Blai Casals eta Manu Sabaté (soinu diatonikoa, klarinetea eta gralla) Eta Euskal Herriko… - Kupela taldea (trikitixa, panderoa eta bateria) - Mirari Azkune eta Aitziber Otegi (trikitixa eta panderoa) - Xabi Aburruzaga eta Jose Urrejola (trikitixa, teklatua eta flauta)