Gabonetako bazkaria abenduaren 16an ELORRION!

Erabiltzailearen aurpegia Bertoko 2012ko abe. 10a, 00:00

Urtero legez, Bertokoko ikasle, irakasle, taldekide, lagun eta familiakook Gabonetako jai-bazkaria egingo dogu Elorrion. Aurtengo egitaraua dozue hurrengoa: Bertokoko kamiseta jantzi ostean... 09:30ean - Autobusa hartu Susterraken aurrean. 10:30ean - Ibilbidetxoa Apatamonasterio ingurutik (2ordu). 13:00etan - Kalejira Elorrion zehar. 15:00etan – Bazkaria Elorrioko Txoko baten. (Indabak edo pasta umeentzat eta solomoa piperrakaz) 20:00etan – Autobusa hartu Zamudiorantza. Prezioa: 15€ nagusiak eta 10€ umeak Ez ahaztu!!! Abenduaren 12a baino lehen emon behar da izena Bertokoko telefonora deituta edo SMSa bialduta 615.74.95.70. Musika tresnak berotzen hasi, animatu eta geugaz etorri! Badakizue, nahi dozuen guztiak zagoze gonbidatuta egun alai honetara!