Korrika 18! Pintxo-poteo maratoian parte hartuko dogu!

Erabiltzailearen aurpegia Bertoko 2013ko mar. 8a, 00:00
Martxoaren 9an, zapatua, Erandiotik Larrabetzuraino autobus bat izango da. Horrek, Txorierriko herri ezberdinetatik ezarritako ordutegian geldialdiak egingo ditu pintxo poteoa egiteko. Arratsaldeko 5etan helduko da Zamudioko plazara eta gure musika jarrita egingo deutsagu harrera. Hartu zure musika-tresna eta erdu plazara! Bertokok erositako Korrika kilometro ko testigua eroateko zozketa egingo dogu. Izango dozue horren barri baina badaezpada joan hankak berotzen. Gogoratu martxoaren 21ean etorriko jakula 18. Korrika (Larrabetzu14:42, Lezama 15:25, Zamudio 15:48, Derio 16:09, Loiu 16:36, Sondika 16:46, Erandio17:13)

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).