(2012ko ekitaldiko argazkiak)
IKASTURTE AMAIERAKO JAIA
Ikasturteari amaiera egokia emoteko, betiko moduan, jaialditxoa prestatuko dogu. Ikasle guztiok hartuko dogu parte; beraz, esaiozu irakasleari egun horretan ezin izango bazara gugaz egon.
Jaialdiaren ostean, herritik kalejira egingo dogu, eta amaitzeko, ikasle eta irakasleen arteko afaria. Afarira apuntatzeko azken eguna ekainaren 16a izango da. Egun berezia izango danez danok fraka bakeroa eta kamiseta gorria eroango dogu,kamiseta ez badaukazue irakasleari eskatu.
EGITARAUA:
- 18:30ean – Gorriz jantzita, Dorretxean.
- 20:30ean – Kalejira herritik.
- 21:45ean – Irakasle eta ikasleentzako afaria.
EKAINAK 29 “LAGATZU EGUNA - EUSKAL JAIA”
Gogoratu “euskal jaia” dala eta dotore jantzi beharko dogula!!!!
- 11:45ean – “Emon hegoak euskarari” mosaikoa Agirre Lehendakaria plazan.
- 13:00etan – Kalejira azoka inguruan hasi.
- 15:00etan - Bazkaria. Aurretik erosi beharko da bazkarirako txartela. Bertokoko kideekaz jesarri gura badozu, esan egin beharko dozu lekua gorde ahal izateko ekainaren 28a baino lehenago.
OHARRAK:
1) Lagatzu egunerako entsegu orokorrak ekainaren 13an eta 27an, 6:30etik 8etara.
2) 2013-14 matrikulazio kanpainarako “Bideo-spot” bat grabatu nahi dogu eta horretarako 13ko entsaio orokorra (7:30ean) aprobetxatu nahi dogu. Ekarri, mesedez, zure familia, lagun, musika-tresna eta kamiseta gorria poltsatxo baten.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).