Afaria giro bikainean eta sorpresaz beterik!

Erabiltzailearen aurpegia Bertoko 2015ko urr. 18a, 00:00

Joan dan zapatuan, urriaren 17an, afari ederra egin gendun Galbarriatuko txokoan. Afaria preparaten primeran pasau gendun, baia jan-edanean hobeto! Zergaitik ete?? Afal aurreko poteoan herria martxan imini gendun eta barruak berotu be bai! Afal aurretik, dokumentalaren lehenengo zatia ikusi gendun. Zenbat oroitzapen! Negarren batek be urten zeeun... Afari gozoa jan ostean, Kherau musika taldearen kontzertu berezia, intimoa, ITZELA gozatu ahal izan gendun. ESKERRIK ASKO KHERAU! Amaitzeko, taldekide barria dogun Nahikari Ayok berenberegi preparauko bertsoak kantau genduzan, "Egun da Santimamiña" musikaren doinuagaz. GORA EGUNDA FOREVER!!!