Ikasturte amaierako ekitaldia+ afaria

Erabiltzailearen aurpegia Bertoko 2009ko eka. 22a, 00:00
Pasa dan barikuan, bagilaren 19an ikasturte amaierako ekitaldia egin gendun Zamudioko dorretxean. Dorretxea leporaino bete zan eta gorri kolorea zan nagusi jendearen artean. Kamiseta barriak atara doguz taldekideen artean banatuteko eta egun horretan estrenatu genduzan. Ekitaldian danerik egon zan: bikoteak, taldeak, umetxuak, nagusiak, … Danak ikasturtean zehar ikasikoa erakusteko prest. PRIMERAN URTEN ZAN!! Eta ekitaldia borobiltzeko, irakasleen laguntzaz, Euskal jairako prestatu dogun kanta abestu gendun danok batera. Publikoa be animatu zan, ESKERRIK ASKO DANORI!!! Ekitaldi ostean, poteotxua egin gendun herriko tabernetatik eta gero afaria. Afalostean hainbat kanta kantatu genduzan giro ederrean, “OT” eta guzti! Baia lasai, hau beroketa baino ez da datorren zapaturako! KONTUZ ZAMUDIO! BERTOKOKOAK PREST GAGOZ ETA!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).