Bizkaiko Trikitixa Elkarteak Bizkaiko Trikitilari eguna antolatu du. Topaketa maiatzaren 23an izango da Getxon. Hauxe egun horretarako antolatutako egitaraua:
-12:00etan trikitilariak eta eskolak Getxora heldu eta auzoetatik kalejirak hasi.
-14:30etan trikitilari eta eskolen topaketa Algortako Tellagorri plazan.
-15:00etan bazkaria Algortako Zabala Eskolan.
-17:30etan erromeria Triki ta ke taldearekin Algortako Tellagorri plazan
Bestalde, EHko Trikitixa elkarteak argitaratzen duen “Altza porru!†boletinari esker jakin dugu, udazkenean Euskal Herriko Trikitixa eguna ospatuko dela Durango-Iurreta inguruan.