Laster etorriko da Lagatzu eguna-Euskal jaia!
Gu jada hasi gara motorrak berotzen. Hemen dituzue aurreko entsaioko irudiak eta bideoak!
Hurrengo ensaioa ekainaren 27an izango da.
BIZI GURE KULTURAN!!
Aspaldi hasi gendun
euskal bultzadaren garaia
eta urteak pasa ahala
Zamudion bete da nahia.
Orain adierazi nahi genduke
zein dan herri honek dauan maila
ta horregaitik ospatu daigun
gure herriko euskal jaia!
BIZITZA DOGU KULTURAN
BIZI GAITEZAN GURE MODUAN!!
Harro egon gintezke
orain arte egindako lanaz
eta egindako danaz aparte
euskalduna dogun bailaraz.
Horregaitik jorratuko dogu
geure ospakizuna euskaraz.
Euskal kultura eta hizkuntza
hemendik indartzera goaz!
BIZITZA DOGU KULTURAN
BIZI GAITEZAN GURE MODUAN!!
Dantzari,koplari,txalapartari
orain Zamudio kantu kontari.
Aizkolari txistulari,albokari
Euskal jaia dogu danon opari.
BIZITZA DOGU KULTURAN
BIZI GAITEZAN GURE MODUAN!!