XX. urteurreneko pasteleko ginda!!

Erabiltzailearen aurpegia Bertoko 2015ko abe. 13a, 00:00

Atzo sekulako eguna bizi izan gendun BERTOKOn!!! Goizean, diska grabazioaren making of-a aurkeztu eta, ondoren, "Hiru piztiak" kantaren ikuskizuna eskaini gendun taldekide desberdinen artean. Kalejira ederrean poteoa egin gendun, ostean, taldeko bazkaria eta bazkaloste ederrarekin ospatu gendun JOTA ‘N’ REC DISKOA-ren aurkezpen mundiala!!! Bertokoren 20.urtebetetze pasteleko gingarik eta politena!!! Oh.: Argazkiak handiago ikusteko gainean KLIKATU.