Aikor! aldizkariaren ERREZETAK internetera heldu dira

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko uzt. 5a, 00:00

      Badira urte batzuk, Aikor! aldizkariaren 1. zenbakitik, hainbat errezeta atera dugula aldizkarian. Hilero bat gutxienez. Baten batek esana du aldizkaria atzetik zabaltzen duela eta lehena hilabete horretako errezeta begiratzen duela.

      Ez dakigu egia ete den, baina ziur gaude askok gustura irakurtzen duzuela atal hori. Irakurri bakarrik ez, egin be bai askok.

      Hauentzat eta beste edonorentzat aldizkariaren atal klasiko honegaz interneteko "txokoa" egitea pentsatu dugu.

      Irakurri zenuen errezeta hura ez duzula gogoratzen eta aldizkaria galdu duzula. Ez izan ardurarik, txoko honetan agertuko da eta.

      Hemendik aurrera errezeta zahar, eta ez hain zahar horiek, erreskatatuko ditugu eta txoko honetan eskuragarri jarri.

      On egin deizuela