2 Tortila labean (bigarren platera)

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko uzt. 5a, 00:20

Osagaiak: tomate handi bi, ehun gramo ilar, tipula bat, kilo laurden bat patata, lau arrautza, hiru koilarakada oliba-olio eta gatza.
   Labea berotu (180ºC). Bitartean, patatak, tomateak eta tipula zutitu eta zatitu. Ontzia olioz busti ondoren, osagai horiek labean sartu eta hogei bat minutuz eduki hortxe. Arrautzei gatza erantsi eta eragin. Bukatzeko, barazkiei gainetik bota eta beste hogei minutuz eduki labean. Baina, kontuz! Berehala atera labetik. Bestela, lehortu egingo da.
(Aikor! 1) 2002ko urtarrila