Osagaiak: 750 gr gaztaina, litro erdi esne, 250 gr txokolate beltz, 150 gr azukre eta beste hainbeste gurin. | ||
  Kanpoko eta barruko azala kendu gaztainei. Barrukoa honela kentzen zaie: ipini irakiten ura, eta bor-bor dagoenean, gaztainak sartu. Axala askatuko zaie pixka bat. Ondoren, egosi gaztainak esnearekin, eta pasapurean xehatu. Beste ontzi batean ipini berotzen txokolate zatiak, gurina, azukrea eta ur tanta batzuk. Txokolatea desegiten denean, gaztaina-orearekin nahastu, eta hozkailura. Eta mahaira ateratzean, txokolate urtua gainetik bota. Kolore pixka bat nahi baduzu, berriz, esnegaina erantsi. |