Hauxe da Aikor!en lehen zenbakian (2002ko urtarrilean) agertu zen lehen errezeta:
Lau lagunentzako osagaiak: arroz egosia (kilo erdi bat), hegaluzea, potekoa edo luzaroan egositakoa (kilo laurden bat), maionesa saltsa (kilo laurden bat), piper gorriak (bost) eta olibak. |
 |  |
    Arroza gatz eta olio pixka batekin egosi. Hamar-hamabi minutu nahikoa da. Ur hotzaz freskatu eta ura erretiratu. Hegaluze puskak, olibak, piper-zatiak, tomatea, eta maionesa nahastu eta kito. Hotz samar zerbitzen da. Denbora asko baduzu, osagai horiekin marrazkiak egin: arrozaren zuria, tomatearen gorria, mahonesaren horia, oliben berdea... Ezetz Miróren bat sortu! |
(Aikor! 1) 2002ko urtarrila