Osagaiak lau lagunentzat:     - Garbitutako eta txikitutako kilo erdi txipiroi     - Tipula handi bat     - 2 tomate heldu handi     - Baratxuri ale bat     - Bezperako ogi gogor pusketa bat,         xerratan moztua     - Urdaiazpiko on baten hezurra     - Txipiroi tinta (lau sobre)     - Arrain salda (litro erdi gutxi gora behera)     - Olioa     - Gatza | |
      Kazola batean olioa jarri. Baratxuria bota eta ondoren, tipula txiki-txiki eginda eta urdaiazpiko hezurra. Frijitzen utzi. Beste eltze batean lau ogi xerra frijitu. Gorritzen utzi eta kazolan jarri. Tomatea eta ardo txuri pixka batekin nahastutako tinta gehitu.       Frijitzen utzi eta arrain salda pittin bat bota. Gatza bota eta egosten utzi ordu erdiz. Saltsa iragazi. Aldez aurretik betetako eta rre kolorea hartu arte olioaz salteatutako txipiroiak gehitu. Ordu erdiz txipiroiak saltsan egosten utzi. Txigortutako ogi pusketekin zerbitzatu. |