8 Bilboko kanutiloak kremarekin

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko ira. 1a, 01:00

       Lehenbizi, ahihorea prestatu behar da. Horretarako gorringoak, azukrea eta bainila nahastu eta ondoren nahaskinari esnea bota apurka-apurka, hotzik, eta eragin aldi berean. Esnea neurriz bota behar da, ahihorea lodi egongo bada. Jarri dena Maria bainuan eta kendu sutatik irakin baino lehen. Beste toki batean hostore mehea jarri (aurrez prestatua). 5 bat zentimetroko diametroa duen objektu zilindriko erregaitz baten inguruan bildu behar da, eta zilindroaren muturrak estali gabe utzi. Labean egosiko dugu minutu batzuez; ondoren atera eta hozten utzi.

       Hotzik dagoela, zilindroak utzitako hutsunea lehen egin dugun ahihoreaz bete eta gainetik azukre mehea bota diogu.


Osagaiak 4 lagunentzat:

-hostorea (hojaldre masa)
-ahihori lodia (gorringoak, azukrea, bainila eta esnea)
-azukre mehea

Ahihoriaren osagaiak:
-6 gorringo
-litro erdi esne
-100 gr. azukre mehe
-bainila-hautsa
-Ura







(Aikor! 3) 2002ko martxoa

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).