14 Makailoa piper eta tomateagaz

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 6a, 04:00

Mari Tere Onaindia


Osagaiak (4 lagunentzat):
- 8 bakailo xerra
- Oliba olioa
- Gatza
- Berakatza
- Urune
Prestatzeko modua
      Makailoa beratu 48 orduan.
      Ura 6 bider aldatu.
      Ipini trapu batean eta ondo siketu.
      Urunetan pasau eta prijidu.
      Kazuela batera 250 gr. inguru tomate natural bota, ondo egin eta nahastau tomate konzentrau txorrostada bategaz.
      Gitxi gorabehera 200 gr piper aparte egin, olioa, berakatz atal bi, gatz eta azukre apur bategaz, eta ondo eginda dagoenean nahastau tomateagaz.
  Makailoa bota gainean azala beherantza dauela. 2 edo 3 minutuan irikiten euki.
(Aikor! 6) 2002ko ekaina