Osagaiak (4 lagunentzat): | - Koneju bat  (kilo bat     ingurukoa) - Oliba olioa - Gatza - Berakatza | - Kinpulea - Zanahoria - Ardau zuria - Tomatea - Uruna | |
    Konejua zatitu eta gatza egin. Urunagaz pasau eta oliba olioagaz prijidu. Olio hau presinozko kazuela batera pasau eta berakatz atal bi, kinpula bat, zanahori bi eta tomate natural bat bota txiki-txiki eginda. Basu bete ardau zuri bota; gatz apur bat egin. Bertara koneju prijidua bota eta 10 minutuan euki egiten. Zabaldu presiozko kazuela eta koneju zati guztiak beste kazuela batera atara eta berdura guztiak txinoagaz pasau eta konejuaren gainera bota. Hau guztia 10 minutuan irikiten euki. |