19 Foie gaina, onddoekin

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 21a, 00:00

Aretxarte jatetxea
- Foie fresko erdia (ahate-foie)
- 150 gr. onddo (xaflak)
- moldeko ogi-xerra bi
- olioa
- Saltsarako: kipula erdia
              porru erdia
              2 dl Pedro Ximenez ardo
              3 dl okela-salda
Prestatzeko modua
      Lehenengo eta behin, kipula eta porrua erdi-egosi behar ditugu. Gero Pedro Ximenez gehitu eta nahastutakoa zukutu edo gutxituko dugu okela-salda botatzeko. Minutu batzuetan irakiten izango dugu eta birrindu egingo dugu. Foie eta onddoak gatzaz eta piperraz ondu ostean, sutan gorrituko ditugu. Ogi-xerrak hartu eta biribil itxura emango diegu. Olioaz frijituko ditugu.

Platera egiteko:
      Ogi-xerra bakoitza foie zabalduko dugu eta onddoak jarriko ditugu. Ondoren, beste kapa bat foie eta onddo gehituko dugu eta hiru minutuan labean sartuko dugu. Azkenean, saltsa botako dugu.
(Aikor! 8) 2002ko iraila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).