22 Karakolak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 22a, 03:00

Mari Tere Onaindia
  Osagaiak
      -6 piper txorizero ziku
      -oliba olio birjina
      -2 kinpula
      -gatza
      -porru bat
      -tomatea
      -perrexila
      -ogi azala
      -berakatza

Prestatzeko modua

    Karakolak garbitzeko ipini danak gora begira eta bota gatza banan-banan ganera. Euki 12 orduan, eta ataratakoan ur epelean ondo garbitu. Bota ur garbiari binagrea eta euki bertan ordu bete. Garbitu barriro ondo.
    Egosi karakolak ordu betean porruagaz, kinpula erdiagaz, perrexil apur bategaz eta berakatz atal bigaz.
    Sartenean ipini oliba olio birjina, kinpula bat eta erdi txikituta eta eginda dagoenean bota ogi azal zati batzuk, piper txorizeroak –aurretik beratuta–, tomate txorroztada bat eta baso bete salda edo ur. Hau guztia euki hamar minutuan egiten. Gero atara karakolak kazuela batera ondo eskurrituta.
    Beste sarten baten ipini koilarakada bi olio, berakatz atal bat txiki-txiki eginda eta hau egiten danean bota solomo filete bat, txorizo bat eta pernil apur bat, honek guztiak txiki-txiki eginda.
    Hau egiten danean bota karakol artera; nahastu eta aurretik egin dogun saltsa txinotik pasatu eta ganera bota. Euki 15 bat minutu irikiten.
(Aikor! 10) 2002ko azaroa

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).