24 Intxaur Saltza

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 22a, 05:00

Mari Tere Onaindia
Osagaiak:
   - Kilo eta erdi intxaur
   - Bi eta erdi edo hiru litro esne
   - Kilo erdi azukre

         
      Intxaurrak zuritu, batu trapu baten eta mailu bategaz jo txiki-txiki egin arte, eta kafe ehogailuan (molinilloan) pasatu. Lapiko batera bota eta ur apur bat nahastu. Gero bota ganera esnea, kanela palu bat eta astiro-astiro egosi su txikian, sarri eraginez. Euki sutan ordu bian gitxienez (gehiagoan bada hobeto). Kolore marroixka hartzen hasten danean bota azukrea norbere gustura.
(Aikor! 11) 2002ko abendua