25 Bakailao zatia barazki konfitatuekin

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 22a, 06:00

San Isidro jatetxea (Derio)
Osagaiak (4 lagunentzat)
    - 4 bakailaoren bizkar
    - bakoitza 200 gramokoa
    - 2 tomate heldu
    - 8 berakatz-atal
    - 2 piper txorizero
    - Gisatzeko piper gorri bat
    - Kalabazin txiki bat
    - Porru bat
    - oliba olioa
    - 12 otarrainxka (langostino)
    - Gatza



Prestatzeko modua
    Lehenengo eta behin, barazkiak (tomateak ez) ataletan zatituko ditugu eta 10 minutuz su epeletan konfitatu ditugu oliba oliotan. Bitartean, tomate bakoitza lau puskatan zatituko dugu, pipitak kendu eta 10 minutuz oliotan erreko ditugu, gatza emanda.
    Gero, oliotatik aterako ditugu barazkiak. Bakailaoa eta otarrainxkak (azalik gabe) bota eta su epeletan izango ditugu 15 minutuz. Piper txorizeroari mamia kenduko diogu eta oliotan utziko dugu.
    Otarrainxkak eta bakailaoa atera, eta olio horrekin pil-pil moduko saltsa gorria egingo dugu. Plateretan bakailaoaren bizkar bana jarriko dugu. Alboan, barazki konfitatuak jarri eta gainetik saltsa botako dugu. Bakailaoren gainean, hiru otarrainxka ipiniko ditugu.
(Aikor! 11) 2002ko abendua

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).