Osagaiak (4 lagunentzat) Olagarroa prestatzeko:     2 kg olagarro     Kipula gorri bat     500 gr patata berri     5 cl oliba olio     2 gr Schouan piperbeltz     10 gr apio (berdelejas)     3 gr gatz keztatu | Txipiroiak prestatzeko:     200 gr txipiroi     2 dl ur     2 gr gatz keztatu     4 azafrai hari     4 gr apoperrexil edo perifollo     4 gr tipulin     2 gr sesamo beltz keztatu     5 cl oliba-olio birjina |
Prestatzeko modua     Patatak zuritu eta kraskatu behar dira, barazkiak laurdenetan zatitu eta olagarroa 100 gramoko zatitan moztu.     Altzairu herdoilgaitzezko ontzi batean barazkiak oliotan salteatuko dira eta olagarroa eta gatz keztatua gehitu. Irakiten hasten denean, estali eta su epeletan jarri behar da 40 minutuan. Olagarroa gorde, eta patata eta ur egosia erabiliz salda egin behar da irabiagailuaz.     Egositako 200 gr patatak gorde eta zartagin batean krema bat egin behar da. Ura, gatz keztatua eta azafraia 20 minutuan egosi ondoren, txipiroi-juliana galdatu behar da, oso-oso fin. Aurkezteko modua:     Aldez aurretik berotutako zopa-ontzi batean, krema patata eta txipiroiak jarri eta olagarro zatiekin inguratuko dira.     Gero, 1 dl olagarro-saldarekin lagundu eta sesamoa eta belar usaintsuak botako dira. Azkenik, oliba olio zorrotadarekin dekoratu behar da. |