28 Kremazko tostadak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 22a, 11:00

Mari Tere Onaindia

Osagaiak (4 lagunentzat)
    - Litro bat esne
    - 4 arrautza gorringo
    - 200 gr urun
    - 6 koilarakada azukre
    - Kanela palua eta hautsa
    - Limoi azala
    - Oliba olioa
    Esne litrotik apur bat apartau eta irikiten ipini limoi zati bat eta kanela palu bategaz. Beste esneari bota arrautza gorringoak eta urune eta ondo nahastau. Euki irikiten hamar bat minutuan astiro-astiro eta eragin denpora guztian. Honen ganera bota limoi azala eta kanelagaz daukagun esnea eta eragin guztiari. Azkenean azukrea bota. Hau dana bota bandeja batera; zenbat eta finago hobeto. Hotzituten danean, egin zatiak kutxilo bategaz eta albardau urunegaz eta arrautzagaz. Orio askotan prijidu eta kanela palu zati bat be bota. Prijidu eta gero nahastau azukrea eta kanela hautsa eta ganetik bota.
(Aikor! 13) 2003ko otsaila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).