29 Erreboiloa patata panaderekin txakolin erara

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 22a, 12:00

Artea Errota jatetxea (Zamudio)
Osagaiak:
    2 kilo erreboilo (rodaballo)
    Kilo bat patata
    Kipula bi
    Piper berde bi
    Edalontzi bat oliba-olio
    Edalontzi bat txakolin
    Perrexil xehatua
    Gatza
    
Prestatzeko era:
  Lehenengo eta behin, zartagin batean kipulak, piperrak eta patatak (xafla mehetan ebakita) oliotan jarri behar dira. Apur bat erretzen utziko ditugu sutan.
  Kazola batean patatak eta erreboiloa ipiniko ditugu. Gatza bota eta sartuko dugu labean (200º) 20 minutuan.
  10 minutu pasa eta gero, labea ireki eta txakolinez bustiko dugu arraina. Berriro itxi eta, 20 minutuak betetzen direnean, perrexila zabalduko gainetik.
(Aikor! 13) 2003ko otsaila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).