30 Gisadua

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 22a, 15:00

Mari Tere Onaindia
        
    Okelea takotan ebagi eta gatza egin; kazuela baten orioa ipini eta okelea bota. Su bizian apur bat gorritu eta, eginda dagoenean, bota beste osagai guztiak txikituta, patatea izan ezik. Hau dana euki ordubetean (gitxi gorabehera) egiten eta gero patatea txikituta eta ura bota. Euki beste ordu erdi baten egiten (ura, behar dauen neurrian). Gura izan ezkero, beste osagai batzuk be bota ahal jakoz: idarrak, alkatxofak, eta abar.
    - Gisetako kilo bat okela
     (“aguja” esaten jakona).
    - 4 azenario
    - 3 berakatz atal
    - Kinpula handi bat
    - Perejila
    - Patata bi
    - Tomate bat
    - Piper txorizero bi
    - Gatza
    - Oliba orioa
(Aikor! 14) 2003ko martxoa

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).