Osagaiak:   - Bi kiloko buztana   - Bi kipula   - Bi azenario   - Bi piper berde   - Bi porru   - 1 l okela-salda   - Edalontzi erdi ozpina   - Edalontzi bat ardo gorri   - Gatza, Oliba olioa, Irina | Goarnizioa egiteko     - 1 k. patata     - 1 l esne     - gurin apur bat     - piperbeltza | |
Prestatzeko modua     Barazkiak txikitu eta gero, oliba oliotan berotuko ditugu su motelean, lapiko batean.     Beste alde batetik, buztanari gatza botako diogu eta irinaz pasatuko dugu. Gero, olio beroz salteatuko dugu zartagin batean. Salteatu ondoren, barazkiak ditugun lapikora botako dugu eta ozpina eta ardoa gehituko ditugu. Gutxitzen utziko diogu eta okela-salda botako dugu. Su geldoan egiten utziko diogu.     Okela eta hezurra banatzen direnean, kenduko dugu buztana, saltsa agaziko dugu eta, beharrezkoa bada, gatz gehiago botako dugu. Goarnizioa     Patata-purea eta kalabazina erabiliko ditugu goarniziotzat. Purea egiteko esnea berotuko dugu gurin, gatz eta piperbeltzarekin. Patatak egosi eta gero xukatuko ditugu eta esnea gehituko diegu nahi dugun lodiera lortu arte.     Azkenean, kalabazina dadotan moztuko dugu eta oliba olioz salteatuko dugu zartagin batean. |