Osagaiak (4 lagunentzat):       - Tripakailu kilo bat       - Kinpula bi       - Tomatea       - Sei piper gorri siku       - Porru bat       - Perrexila       - Gatza | |
Prestatzeko modua         Egosi tripakailuak, porru bat, kinpula zati bat eta perrexil eskutadatxu bat gatzagaz prezinozko kazuelan 30 minutuan. Ipini sarten baten kinpula txikituta, eta gorritzen danean, bota piperra –aurretik ur berotan beratuta–, tomate txorrrostada bat eta ogi azal txatal batzuk. Honeri gehitu saldea edo ostantzean ura. Euki 10 minutuan egosten, eta hau guztia txinotik pasatu eta bota tripakailuak txikituta saltsa artera. Hau dana beste 10 bat minutuan egosten euki... Eta on egin! |