31 Pikillo piperren entsalasa antxoa eta gulekin

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 22a, 15:05

Lejarrene jatetxea (Lezama)
Osagaiak (lau lagunentzat)
    Lata bat pikillo piper
    Lata bat antxoa
    Pakete bat gula
    Sagardo ozpina
    Berakatza
    Pipermina (gorria edo berdea)

      
Prestatzeko era:
    Lehengo eta behin, pikillo piperrak erditik ebaki eta haziak kendu behar ditugu. Berakatza txikitu ondoren, antxoak nahastuko ditugu latako olioarekin, ozpinarekin, piperrekin eta gulekin.

Aurkezteko era:
    Plater bakoitzean, lore-itxura emanez, lau piper ipiniko ditugu eta, piper bakoitzaren gainean, antxoa bat. Nahi izanez gero, eskarola (julianatan ebakita) ipin daiteke erdian apaingarri moduan. Gatza bota ostean, gulak ezarriko ditugu erdian.
(Aikor! 14) 2003ko martxoa

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).