32 Porru pastela

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 22a, 15:10

Mari Tere Onaindia
     Lehenengo porruaren alde zuria txikitu eta egosi ur apur baten. Ipini zartena orioagaz eta kinpulea bigundu. Eginda dagoenean, bota porrua, ura kenduta (ur honetatik apur bat gorde), arrautza bat eraginda (batiduta), koilarakada erdi urun, hiru koilarakada esnegain (nata) eta gatza. Masa hau lodi geratuten bada, bota lehen gorde dogun ura. Gero ipini hojaldre lamina bat leunduta molde baten, bota masa hau ganera eta ipini beste hojaldre lamina ganean. Sartu laban eta, gorrituten danean, eginga dago (30 minutu 180 gradutan gitxi gorabehera). Osagaiak:
    - Hojaldre lamina bi
    - Erdi tamainuko 6 porru
    - Kinpula handi bat
    - Arrautza bat
    - Esnegain (nata)
        likidoa edo esnea
    - Uruna
    - Gatza
    - Oliba orioa
        
(Aikor! 15) 2003ko apirila

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).