37 Baina-patatak

Erabiltzailearen aurpegia Errezetak 2008ko aza. 22a, 15:50

Mari Tere Onaindia
Osagaiak (4 lagunentzat)
    Kilo bat baina
    Patata handi bat
    Kinpula erdi bat
    Oliba orioa
    Gatza


          
Prestatzeko era
    Ipini ura presinozko lapikoan eta, irakiten dagoenean, bota bainak txikituta, gatza, kinpula erdia txiki-txiki eginda eta orio txorrostada bat. 10 minutuan irakiten euki behar da. Patatea aparte egosi gatz apur bategaz. Kendu ondo ura bainari eta patateari, egin errefrito bat berakatzakaz eta bota ganetik.
                
(Aikor! 18) 2003ko uztaila